Pribatasuna

Pribatasuna Norbanako datu pertsonalak ongi babesteko hainbat neurri hartu behar dira. Irakurri Dekalogo honetan agertzen direnak eta aplikatzen saiatu:



Horrez gain, aholku hauek gogoratzea ere interesgarria izan daiteke:

  • Pasahitza idazterakoan ez erabili pertsonen abizena, jaiotza data edo zurekin zerikusia duen beste edozein hitz.

  • Hainbat eta karaktere gehiago izan, hobe; nahastu zenbakiak eta letrak eta posible bada, tipo honetako sinboloak $ edo %. Zailagoa izango da asmatzea.

  • Ez erabili pasahitza bera gauza guztietarako, aldatu ahal dituzun guztiak, modu horretan, baten bat galtzen bada, arazo gutxiago sortuko da.

EGIN BEHARREKO HAINBAT GAUZA:

- Azaldu gazteei konfidantza handiko pertsonei ematen ahal zaiela bakarrik pasahitza.
- Esaiezu ez dutela erantzun behar ezezagun pertsona batek bidalitako mezu bati posta elektronikoren
bidez.
- Hausnarketak egin itzazu haiekin "sexting"a prebenitzeko. Modu honetan, jakingo dute nola kontrolatu
behar duten irudiaren erabilera, behin Internetera bidali eta gero.
- Eskatu gazteei abisatzeko edozein momentutan jasotzen badute gaizki sentiarazten dien mezu bat:
mehatsuak...
- Ez gehitu inoiz Messengerren inoren izena, aldez aurretik ez baduzu ezagutzen.
- Jakin kontaktatzen duen pertsona dela, benetan, nor den esaten duena.
- Ez gelditu ezezagun batekin familiari esan gabe. Gelditzekotan, hobe da lagunduta joatea.
- Messengerrean ez hartu inoiz beste baten pertsonalitatea. Zu, zeu zara eta ez beste bat.
- Jakin behar da zeintzuk diren argitaratu ahal diren datuak, zeintzuk ez eta zergatia.
- Edozein arrazoirengatik norberaren posta elektronikoaren helbidea argitaratu behar bada, ez idatzi
osoa. Formula hau ona izan daiteke (micorreo@servidor.es).
- Ona da bi posta elektroniko helbide desberdinak izatea; bat norberarendako gauza pertsonaleztzako
eta bestea lanerako edota eskolarako. Ona litzateke baita ere Web batean erregistroa egiteko
desberdin bat erabiltzea.