FORMAKUNTZA SAIOAK FAMILIEKIN

INTERNET zuen seme-alabak erreztasunez murgiltzen diren erreskurtso bat da, eta jakina! horrek arrisku batzuk ditu. Zuek, gurasoak, beren heziketan elementu garrantzitsua zarete eskolarekin batera, gai hau konfidantza osoarekin tratatu ahal izateko.
Hori dela eta, orain eskolan lantzen ari garen gaian ( "Praktika onak Internet erabiltzerakoan") zuen parte hartzea ezinbestekoa da. Alde batetik, zuen iritzia ezaguru nahi dugu eta beste aldetik, zuen seme-alabek Internet seguru erabiltzeko ardura zuekin konpartitu nahi dugu, denon erantzunkizuna baita horretan hezitzea. Eskolan sortuko duten "Internet erabiltzeko praktika onen Dekalogoa" etxera eramanen dute eta zuekin adostea eta sinatzea eskatzen dizuegu. Horrez gain, eskolan tutoreek familientzako eginen duten bi formakuntza saioetan parte hartzera konbidatzen zaituztegu.

Familian Internetekin harremana duen guztia EZAGUT daiteke eta horrela seme-alabak BABESTU eta HEZI erreskurtso horren erabilerak izan ditzakeen arriskuen aurrean.


HASIERAKO INKESTA
Hasteko, jarraian dagoen inkesta osatzea eskatzen dizuegu. Zuen seme-alabek egin dituztenekin batera gai honi buruz dakizuena gehiago ezagutzen lagunguko digu eta horrela eginen diren formakuntza saioetan zertan eman behar den indarra zehaztuko dugu. Inkesta, hemendik egin dezakezu edo posta elektronikoz edo Edmodoren bitartzen bidaliko zaizu. Ez ahaztu asterisko duten galdera guztiak erantzun behar direla (ezinbestekoak dira eta) eta "enviar" hitzaren gainean klik egin behar duzula inkesta osatu ondoren.













FORMAKUNTZA SAIOA: ZERGATIK?, NOLA?, ZERTARAKO? INTERNETEN ERABILERAREN ARRISKUAK, ZER EGIN DEZAKEGU?


Jarraian agertzen den aurkezpenean familiekin egindako formakuntza saioaren informazioa eskura dezakezu: