Familientzako gunean zaude, hemen zenbait aholku orokor aurkituko duzu. Horiez gain, gai zehatz batzuei buruzko zenbait informazio eta aholku ere topatuko dituzu. Zerbait faltan sumatzen baduzu, guri esan eta hutsunea betetzen saiatuko gara. familia2.gif

Zure seme-alabak primeran ezagutzen ditu Internetek ematen dizkion aukerak. Berak badaki mundura zabalik dagoen lehio bat dela eta behin zabalduz gero, informazio asko lortzen ahal duela. Horrez gain, dibertitzeko gune bat dela, beste pertsonekin harremanak sendotzeko aukera, hainbat lan taldeka egiteko aukera, foroetan parte hartzeko ahalbide ezin hobea eta hainbat gauza gehiago egiteko ere.

Dena den, guzti honek arriskuak ere baditu eta beharrezkoa da kontuz ibiltzea eta aldez aurretik hainbat gauza ezagutzea. EZAGUTU NAHI AL DUZUE?


  • OSI-k , "OFICINA DE SEGURIDAD DEL INTERNAUTA" DELAKOAK, GURASO ETA HEZITZAILEENTZAKO EMANDAKO TAILER PRAKTIKOA

"Oficina de Seguridad del Internauta" (OSI) delakoa, Gobernuak Interneten seguruago nabigatzeko eta sor daitezkeen arazoei aurre egiteko duen zerbitzu bat da.
Zerbitzu hau Instituto Nacional de las Tecnologías de la Comunicación (INTECO).-k jarritakoa da.
Bere helburua segurtasunaren kultura igotzea, prebenitzea, kontzientzia hartzea eta pertsonak formatzea da, horretarako teknologia eta Internet-eko segurtasunari buruz informazio zehatza eta garbia ematen du. Bide batez, sarean ager daitezkeen mehatxu berriak antzeman eta salatu egiten dute, baita iruzurrak, on-line eman daitezkeen estafak edo segurtasunaren kontra eman daitekeen beste edozer atake.
Jarraian, agertzen den bideoan guraso eta hezitzaileentzako emandako informazioa, aholkuak, gidak eta tresnak ezagutzeko aukera izanen duzu:


taller_OSI.png


  • FAMILIENTZAKO LOTURA BERRIA. Klikatu hemen.

  • Bideo honetan Interneten zure seme-alabekin batera NABIGATZEAren garrantziaz ohartuko zara. Horrela, modu kritikoz irakurtzen irakatsi ahal zaie. Motza da, baina oso interesgarria. Sartu eta ikusi!**






  • NAVEGA TRANKI Bip Bip fundazioak sortutako Web orria, familiek, irakaslegoak eta ikaslegoak Interneteko nabigazio segurua egiteko pausuak ezagutu dezaten.||
    navega_tranki_1.jpg
    NAVEGA TRANKI. Bip Bip Fundazioa
    || || NAVEGA TRANKI Fundación Bip Bip ||
Bertan aholkuak, bideoak, jolasak... aurkituko dituzu. Horiek gaiari buruzko informazio gehiago izaten lagunduko dizute. SARTU ZALANTZARIK GABE!







Bideo honetan Espainiako Pediatria Elkarteko Mario Picazo irakasleak, gazteek Interneten egiten duten erabilerari buruzko hainbat aholku interesgarri ematen ditu.





AHOLKUAK

Presentación1.jpg

Hona hemen Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Erabiltzeko Eskuliburu Praktikoa. 9-11 urte.
**CLI-PROMETEO**__ __**PROIEKTUA.**__

  • Nafar Gobernuak familiei eman ohi ditu aholkuak Interneten nabigazio segurua ahal izateko:

Flecha_rosa.gifInterneten nabigazio ziurra egiteko AHOLKUAK


1. Internetekin ohitu
Zuen seme-alabei Internet era seguruan erabiltzen laguntza zuzena eman ahal izateko, zertan den jakitea aurretiko iharduera da, ezen hala jokatzeak, ahalbidetu eta bermatu eginen baitu seme-alabekin batera Internet barna ibiliaren gozamena.
Aldiz, ulertzea edo aditu izatea ez da derrigorrezko aurre-betebeharra; hortan zehar nabigatzea aski baita, are eta gehiago, seme-alabek guk baino gehiago baldin badakite, erakuts diezagutela eskatzen ahal diegu eta. Halaber, Ikastetxeko Guraso Elkartekoekin harremanetan sartzen ahal gara ikastaroak antola ditzaten eskatuz.

2. Sarearen arriskuaz jabe izatea
Interneten helduendako zuzen eta egoki izaten ahal den ekimen aunitz, haurrendako oker eta desegoki bilakatzen ahal da. Gaiak, eduki, harremana, salerosketa, posta elektronikoa edo delituaren inguruan sailkatzen ahal dira, aipatutako hauek. Gainera, arrisku, testu, irudi, soinu edo animazio itxuraz agertzen ahal dira, bestelako informazio hedabideetan ageriko eta eraginkorrago suertatuz.

3. Adin txikikoekin Internet erabileraren inguruan argi solastu.
Elkarren arteko uste oso eta konfidantzazko giroa sortzea, ordenadorez egiten dutenaz, sarean gustoko dutenaz, deseroso eta aztoratu egiten dutenaren aurrean interesa azaldu eta solasaldia sortzeak, arriskuaren aurrean erne egoten laguntza estimagarria emanen digu.
4. Elkarrekin nabigatu
Interneten arriskuen aurretikorik onena nabigazioa famili arteko jolasgarri gisa erabiltzea da, etxeko txikiekin batik-bat. Ez dugu larritu behar baldin badakite ordenadorea guk baino hobeki erabiltzen; aitzitik, elkarren arteko trukaketa bultzatzen ahal dugu: haiek saioak gidatu eta ez dakiguna erakutsi ahal digute, eta guk Internet arduraz eta nabigazio segurua erabiltzen.
5. Kontrol tresnaz informatu
Adin txikikoak Internet erabiltzerakoan kontrolatzen ahalbidetzen duten tresnak badira. Hauek, edukiak iragazi, tekleatzen dena erregistratu, konexio denbora mugatu...etab. Programak dira, hain zuzen. Oso garrantzitsua da kontrol tresneria honi buruz, Internet emaileari adin txikikoendako eskaintza berezirik ba ote duten galdetzea. Halaber, interesgarria litzateke ikastetxe, liburutegi, eta oro har, haurrek sarri erabiltzen duten espazioetan, nolako segurtasun neurriak ezarri diren, informatuko bagina. Ere bai, gaian sartzeko, Internet erabilera seguruari buruz beste gurasoekin hitz egiten ahal dugu.

Dena dela, nahiz kontrol teknikoak ezarri, argi izan behar dugu ez dela halakorik segurtasun osoa eskaintzen duenik, eta ondorioz, gure seme-alaba eta nerabeen nabigazioa gainbegiratzen jarraitu beharko dugula.

6. Ordenagailua guztion begi bistan jarri
Gure seme-alabengandik Internet erabiltzen ari diren bitartean ahalik eta gertuen egoteko, ordenagailua haurren gelan egon ordez, amankomuneko gela batean jartzea komenigarria da (nerabeak ez diren arte, behintzat). Honek, interneten erabilera gainbegiratzen eta zertan ari diren jakin dezagun, laguntza emanen digu.

7. Internet erabiltze-segurua bermatzeko oinarrizko arauak ezarri.

Adin txikikoekin batera, bisitatu ahal diren web orriak, konexioaren denbora-muga, ordutegi aproposa etab. adostu, eta normala dena baino denbora gehiago ordenagailuaren aurrean igaro egiten ez dutenez gain, interneten bitartez komunikatzen diren pertsonak, batzuetan ez direla haiek esaten dutena, eta iruzurretan aritu daitezkeela jakinarazten saiatu behar dugu. Honengatik, gure seme alabei ondorengo aholku hauek jarraitzen irakasten komenigarria da:

  • Datu pertsonalak (izen-abizenak, helbidea, telefonoa, eskolaren izena edo argazkiak) internet bitartez inori ez erraztea.
  • Internet bitartez ezagutu duten pertsonekin ez elkartu, egitekotan, pertsona heldu batekin eta publikoa den leku batean aritu.
  • Internet bitartez kreditu edo bankuaren txartelaren pasahitza eta bestelako datuak gurasoei galdetu gabe inori ez bidaltzea.
  • Deserosoak sentiarazten dieten mezu elektroniko edo argazki ezatseginak jasotzen badituzte, ezezagunak diren pertsona horiekin harremanak eten eta gurasoei esan.
  • Ezezagunak diren pertsonen mezuak ez ireki, birus bat izan liteke eta.
  • Foroekin kontuz ibili, bakarrik haien adinerako egokiak diren horietan aritu.

Arau hauek eraginkorragoak ahal izateko, komunikazioaren akordioaren ondorioa behar dira izan. Adostutako arauak beteko dituztela oritarazteko, ordenagailuaren leku jakin batean itsas ditzakegu.

8. Webgune seguruak bilatu
Adin txikiko direnentzat, bereziki, webgune seguruak, hezigarriagoak eta dibertigarriak bilatu beharko genituzke, liburu, telebista programak edo filmak aukeratzeko kontutan izaten dugun bilaketa modu bera erabiliz.

9. Interneteko erabilera gainbegiratu.

Gure seme-alabek ikusten duten web orrialdeak zer motakoak diren kezkatzen bagaitu, sarearen zein tokitan sartzen diren egiaztatu nahi badugu, ikuskatzen ahal ditugu.

Ere bai, nabigatzailearen web orriko erregistroan agertzen diren web orriak azter ditzakegu.

Beharbada, gure seme alabek blogak sortzen edo web orriak argitaratzen ari badira, (eguneroko koadernoen antzekoak), datu pertsonalak ezagutarazten ahal dituzte (izena, helbidea, argazkiak...). Honako informazioa sarean argitaratu den ala ez aztertzeko, Googlen bilaketa egin ahal dugu (beraien izenarekin, adibidez).

Beraien datu pertsonalekin lotura duten alertak ere izateko aukera dugu. Alerta hauek bilatutako zehaztapenak web-an antzematen dutenean ohartaraziko digute emaile bitartez. Ciberbullying aurkako aurre abisu sistema da, eta sarean seme-alabei dagokien informazio pertsonala ezezagunen esku aldera nola ezartzen ahal diren deskubritzen laguntza ematen ahal digute.

10. Lehenbailehen erantzun arazo baten aurka.
Noizbait, gure seme-alabak arriskuan daudela susmorik izanez kero, haiekin hitz egin eta polizia edo egokia den erakundearekin harremanetan jartzen ahal dugu. Haur-pornografia, ilegala den materiala edo haurren-nerabeen sentikortasuna zauritu ahal bada, helbide hauekin harremanetan jar ahal gaitezke.

Triptiko Internet.jpg